XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irriz ihardetsi zautan: Zaude, adichkidea: ikusiko dugu eia sei ilhabeteren buruan horren aise eginen duzun oraino jauzi zuk ere!.

Bainan alegera gaitezen halere!.

Eta benedikatua izan bedi egun hemen biltzen gaituen Nausi Ona!.

Nun othe zen Aita Fontaine nindagon, barnetik oihuka hasi zaukularik: Ni jaun handiegia naiz zuen biderat ethortzeko: zuek zatozte hunaraino!.

Aita gaichoa!.

Aintzineko egun batez kolpatua hura ere, etzana zagon, ichter guzia belztua.

Minak laster gaichtatzen dire toki hetan.

Horra beraz lau misionest elgarrekin etchola tchar batean, gizonen egoitzetarik urrun, eta Jondoni Batichta bezala abere gaichtoen erdian!.

Oihaneko aireak etzion on egin Aita Desgouts maiteari, berehala eritu zitzaukun.

Nik ez nuen luzamen puchka bat baizik, Aita Combesek lehen egunean errana frogatzeko.

Hamabortz egunen buruko sukharrak hartu ninduen!.

Ez nakien oraino horren berri: ez nion beraz amor eman nahi izan berehala.

Orduan ikaragarrizko su batek burutik zango puntetarat hartua, eta nere laguneri deus erran gabe, mainhatzerat joan nintzen.

Zer haurkeria!.

Ure at orduko, odol guzia hormatu zitzautan eta ez nintzen aise atheratu uretik ez eta etcholan sartu, zabal-zabala etzateko.

Azkarrari gaitza oraino azkarkiago lotzen baita, ez da sukharrarekin nik ikusi ez nuenik.